2007-09-11

Euskaldunak nunai....


eta Boisen ere bai!!!!


IRAILAK 8. LARUNBATA


Aze nolako eguna!!! honek bi parte merezi ditu, pentsa!!!


Asteburua. Ikastolatik pasatu ondoren eta bezperakoak kontatu ostean (afariarena), Bakarnekin bildu naiz eta Downtownen itten duten azoka bat ikustera jun gera. Dirudienez ohizkotan baino postu gutxiyo daude, ze asko eta asko (artesaniakoak patipat) Julia Davis parkean dira, bertan asteburu osoan Art in the Park izeneko jaialdia ospatzen aibaitira. Zerbait hartu ondoren haruntza abiatu gera eta... giro bikaina, benetan!!! Postu pillua (eskuz egindako nik zerdakit zenbat gauza, margoak, argazkiak, eskulturak, bitxiak, .... hori bai, orteradak ere bai!!!). Eta horrez gain jateko txiringitoak, zuzeneko musika, eta dena borobiltzeko egualdi bikaina!! Hantxe eon gea, atsalde pasa, Basque Bloc-era jun geran arte. Bezperan, esan ziguten Juan Mari Beltran zuzenean izango zela, eta Bakarnek esan zun "baietz ezagun bat baino geyo topatu?" ba.... halaxe izan zan, nola ez!!!


Hortxe topatu genituen, besteak beste, ETBrako produkzioan lan egin izan duen Ixiar, aspaldi ezagutu nuena. Flipante! eta tekniko modun ibilitako neska bat, eta pare bat aktore, Miramonen ibili izan dianak. Eta horrez gain Etzakiten aritzen zan Ander, Hernaniarra. Bueno, ba beraiekin potetxo bat hartzeko tartea ere izan genun, afariaren eta kontzertu-berbenillaren ostean. Hementxe dezue irudia!


Muxuak. Korrika banoa, ze.... Beyonceren kontzertura goaz Bakarne eta biok. A! Baina sarrerak nola lortu genituen beste momentu baten kontaukoizuet!!!


No comments: