Aupa denei!!! Hementxe berriz ere! Nahi baino gutxiago idazten ari naiz egun hauetan, ze... internetik ez daukat etxean. Ze demonios, etxerik ere ez det eta!!! Beno, baina ahal deten tarteetan ikastolako ordenagailuan sartzen naiz zuen emailak irakurtzera eta, benetan, ez dakizue zenbat zenbat eskertzen ditudan eta ze indarra ematen didaten! Mila mila esker, beraz, idazten ari zeaten guztioi! eta gainontzekoei, ba... venga, mugitu ipurdi hoiek! (edo hatzak, hobe esanda)
Orokorren dena ondo doa, baina, ostras, gogorra itten da zuetako inor hemen ez izatea! Eskerrak nere burua animatzen saiatzen ai naizen!!!
Beno, berriak (eta gaur bai, azkar azkar, ze de eskakeo nabil idazten ikastolan, Mara bilera batera joan dan tarte baten). Herenegun Oinkariak dantza taldeko ensaio bat ikusten eon nintzan Basque Centerren. Surrealista total, ze.... Euskal Herritik hain urruti eta hain gertu gure kultura! (ene! hori esanda, "gernikako arbola" kantatzea bakarrik falta zait!!) Beno, jende gutxi zegoen. 6 bakarrik. Mireia, Larrabetzuko neska ipurterre bat, udara hemen pasatzera etorri dena (Oinkarikoak EHan ezagutu zituen eta orain beraiei erakusteko engantxatu dute). Gill, bertako bat baina euskeraz ederki moldatzen dena. Alaina eta Annie, bi ahizpa, bata bestea baino jatorragoa eta handiagoa (selako eperdixe!). Lael, neska hilehori sasoitsu bat eta Taylor izeneko mutil bat. Ondoren kalimotxo bat edaten gerau ginen Euskal etxeko tabernan (zenbat urte kalimotxo bat edan gabe, ne kasun!!! Viva los pedos 15anyeros!!). Barran beste aldean Flora izeneko emakume adindu bat, Lekeitio ingurukoa ustet. Tira, EHan eongo balitz bezela (auskalo zenbat urte daramatzan hemen). Beno, eta azkenean dantzako nesketako batzukin afaltzen geau nintzen hoietako baten etxen. Surrealista berriz ere, ze, atzeko soinu banda tope euskalduna zan. Tapia ta Leturia, Latzen, Garikoitz ezdakitzer, Hertzainak... eta bertakoak abestiak kantatzen. Letrak nik baino hobeto zekizkiten eta!!!! Beno, ba ederki gustora eon nintzan beraiekin solasean eta gero gainera etxera lagundu zidaten!! Enaiz kexauko, ez horixe!!
Atzo, berriz, egun gogorragoa. Mara nere bila etorri zan etxera eta ikastolara etorri ginan. Zenbat lan egiteko!!! eta ez nekien ezta nondik hasi!!! Garbiketa lanak, hori errezena (pentsa!). Patio guztia erreztu, bertako jostailuak ureztatu (kriston hautsa zutelako) eta ondoren nere gela izango dena txukuntzen hasi nintzan. Baina, ... hori kaosa!!! Armarioak trastez beteta eta ordenik gabe eta .... zer gorde, eta zer bota, eta.... en fin..... pixkat desesperatu in nintzan. Eskerrak irratia a tope jarri nuela! Hemengo musika irrati potente bat topatu det, tipo los 40, denbora guztian abestiak errepikatzen dituen horietakoa, baina, de puta madre dao (nazkatu bitarten, of course!) A! eta horrela jakin det datorren hilabetean Beyonce eta Smashing Pumpkins zuzenean arituko diala Boisen! a la Beyonce no me la pierdo!! (Baby boooy, gonna loose my breath...). Bueno, baina, egia esan, klase aurrekoak prestatzea da lo puto peor!!! Eskerrak gaur bertan Bakarne, beste irakaslea izango dena Boisera heltzekoa dala. (Bakarne, help me!!!)
Beno, ikastolan nenbilen. Ondoren Mara, bere bi umetxoak eta ni ikastolarako konprak ittera jun ginan. Ta de paso, adaptadore 1 erosi ahal izan nuen gailuak entxufatu ahal izateko. Ondorioz, mugikorreko mezuak jaso ditut (portzierto, ez bidali SMSrik, eta ez deitu telefonoz, que me sacan un ojo de la cara los muy cabrones! idatzi emailak, plis!!). Eta horrez gain, azkenean bizarra mozteko aukera izan det gaur! (olentzeroren antza hartzen ai nintzan eta.... entre las mierdas que estoy comiendo eta 10 egunetako bizarra!!).
Bueno, que me lio.... Ikastolatik alde egin eta gero Izaskunekin eta Denisekin (Izaskunen Guatemalako lagun bat) bildu nintzan. Nachos batzuk jan genitun terraza baten, hori bai, erle batzuen konpainia ederrean momentuoro. Beraz, azkenean animali hegalariez nazkatuta Denisen etxera jun ginan kafea eta gazta tarta jatera. Que entranyable! Ondo, ondo, gustora eon nintzan biekin solasean, Izaskunen txakurren inguruko kontuak entzuten eta abar. Par batzuk ere bota genitun eta, bide batez, nere atzoko eguna pixkat leundu zuten ze... ia denbora guztia ikastola barrun eman nun. Ondoren etxera jun nintzan, ez oso berandu, baina Andersontarrak dagoeneko logelan zebiltzan. Beraz, ni, ixil-ixilik, te bat egin eta sotora! Al sobre! Pixkat irakurri eta lotara.
Gaur, mas de lo mismo. Jeiki, gosaldu eta ikastolara, txukunketekin jarraitzera. Beno, baina eskakeo une ederra izan det nere Inyatziok deitu didanean (Mara kanpoan zala aprobetxatuz oraingoan ere. Joder, si parece que no hago nada..... baina ez da hala, eh!). Egia esan, berarekin hitzegin eta gero dezente lasaiago geau naiz, ze atzo email ilun ilun bat idatzi zidan eta.... ba ni kriston penakin! Egia esan, distantziarena ez da erraza, behintzat hasiera hau pixkat gogorra egiten ari zait (enuen gutxiago espero, hori ere egia da). Hori bai, eskerrak motibatzen nauten gauza txikiak ere egiten ari naizela, bestela.....
Tira, eta... oraingoz askoz gehiago ez. Mila xehetasun kontatu nintzake ingurukoei buruz. Beno, nere egunerokoa normalizatzerakoan bestelako istoriotan sakontzen hasiko naiz!
Azken orduko aldaketa!!! argazkiak gehitu ditut egun hauetako idatzietan!!! Nahi izanez gero, badakizu, gozatu itzazu!!!
Muxuak denei. Mordoa botatzen zaituztet faltan! eta behar zaituztet, ez ahaztu!!!
2 comments:
Ni ere askoz lasaiago geatu naiz! Bakizu, EHko azken egun hauetako eguraldi grixak ez du batere laguntzen norbera trixte xamar dabilenean... Baina hobeto nago! Muxu! :-)
Behin bazen anai bat eta famili bat atzerrira joan zen anai-txikia faltan botatzen zuena.
A ver si facilitas 1 p... telefono pa llamarte o algo
Eta irakurri hotmail'eko korreoa
Ah! Ez dirudi hain triste zaudenik kalimotxo bat eskuan dezula...
muxus
Post a Comment