2007-08-31

asteburu luzea aurretik...



Iepa people!!! Hementxe berriz ere!


Zer berri? beno, pixkanaka klaseen erritmoa hartzen ari naiz hemen Boisen. Gaur 5. eguna izan degu eta orain artekoak nahiko ondo jun dira, baina, hori bai, gorabeherea dezentekin. Batzuetan iruditzen zait ederki moldatuko naizela. Bestetan, berriz, argi eta garbi ikusten det enagoela txikien maixua izateko jaioa. Eske.... praktikaz gain, ez dakit dohai pixkat ere ez ote den beharko. Zergatik diot hori? Umeak sarritan haserretzen dira (hemen eta han, of course). Ba, horrelakoetan oraindik asko kostatzen zait beraiek bereganatzea. Eta... ez dakit hori egiteko gai izango naizen ala ez. Beno, eskerrak hemen Bakarne dudala aldamenean!!! Berak sekulako esperientzia du, eta hori asko nabari da. Gainera lehen egun hauetan dena elkarrekin egiten ari gera, eta horrela gozada bat da. Pega bakarra: ordu mordoa ematen ari gea ikastolan sartuta (9 -10 inguru). Eta ondorioz, oraindik ere hiriko erritmoa hartzeko, ba denbora gutxi. Ikusiko deu nola doan dena!



Egun hauetako berezitasunik? ba gauza gutxi. Lana, eta pare bat afari guraso batzuekin (kontu xelebren bat ere tartean), konprak itten beste eun baten, eta.... askoz geyo ez. A! Futbolari buruz komentario txiki 1 (ez, enaiz erotu, lasai). Hemen Boisen jende guztiak mordua flipatzeu unibertsitateko futbol (amerikarra, noski) taldearekin. Broncos, euren izena. Beno, eskerrak liga unibertsitarioa dela! Estadioan 30 mila pertsona baino geyo sartzeia, eta estadio kanpoan, aldiz, barruan baino giro geyo dao. Mogollon de furgonetas, caravanas, canpins, txiringuitos,... denak jaten eta edaten eta.... vamos, ustetela futbolarena aitzakia merkea besteik ez dala!!! Portzierto, Boiseko futbol zelaia oso ezaguna da, ze belarra urdina du!!! (bestela beidatu interneten!). Bakarra, nonbait Ipar-Ameriketa osuan.



Beno, eta komentario honen ostian, bakarrik aipatukoizuet 3 egunetako asteburua daukagula aurretikan hemen. Kasik Eganyitari bixitilla indiyot L.A.n, baina, azkenen ne Boiseko pamiliyakin (Andersondarrekin) McCall izeneko herrira noa, mendi aldera. Nonbait oso paraje ederrak daude inguruan. Kontauko bueltan!



Aizue, zuen emailak asko eskertzeittut, bene benetan. Bakit ez dudala nahikoa denbora ateratzen behar bezela erantzuteko, baina, ulertu ezazue, bale? pazientziya!!! A! eta zuek behintzat, segi idazten, plis!!!


datorren asterarte!!

No comments: