2007-09-04

Mc Call


Astelehen iluntzea da eta berriz ere Boisen naiz, aurreko 3 egunak Andersondarrek McCall izeneko herri batean duten kabaina batean pasatu ostean. Egun lasaiak izan dira hauek. Paraje ederrak ikusi ditut. McCall ia 2000 metrotara dagoen laku baten inguruan kokatzen da. Bainatzeko aukera izan degu, alde batetik, (Hondartza ikusita, gezurra zirudien kostaldetik hain urruti geundela) eta horrez gain, telesila baten ibili naiz (aspaldiko aspaldiko partez), inguruan eskiatzeko pista batzuk ere badiralako (neguan irekiak, noski!). Goitik bista ikeragarria da, Oregoneko estaturaino iristen da, portzierto. Eta horrez gain, zer geyo indet? paseo pare bat kabainaren inguruan, mordua irakurri eta lo ere luze eta zabal!!

A! Estreinekoz:

1- Garage Sale baten izan naiz. Esplikatukoizuet zer dan: Amerikarrek traste mordua izan ohi dute etxean. Tartean tartean, nahi ez dituzten gauzak edo basuretara bota behar dituztenak salgai jartzen dituzte, etxeko atarian antolatzen duten bigarren eskuko gauzen azoka baten moduan. Horretarako ederki antolatzen dira. Garage Sale gehienak larunbatetan egin ohi dituzte. Egunkarian iragarkia jarri (bai, bai, ederki antolatuta), eta horrela jende mordoa inguratzen da. Zer aurkitu daiteke? ba denetarik. Altzariak, arropa, edozein motatako tresnak, gailuak, objektuak, katxarroak..... eta gainera oso merke salgai. Esate baterako, nik irrati CD bat erosi det 5 dolarretan!!

2- Erle batek ziztatu egin nau (oker ez bainaiz lehen aldia. Behintzat ez det beste aldirik gogoratzen). La muy puta!!! Gaur goizean goiz goiz esnatu naiz eta kabainaren inguruan buelta bat emateko jantzi naiz. Ba 10 metro egin orduko, ziztada fuerte bat somatu det oinean. Harrituta, zapatilla kendu eta, hortxe ikusi det barruan animalia madarikatua! Ordurako hilda, jakina! Beno, noizbait gertatu behar zan horrelakoren bat!!

Beno, aurreko gauza guztiak irakurrita ederki pasatu dudala pentsatuko dezue, eta, alde batetik hala izan da. Halere, ..... pixkat bakarrik sentitu naizela ere aitortu beharra daukat. Eske, Andersondarrak oso jatorrak dira eta ederki portatu dira nekin (beno, mutikotxoak batzutan nere onetik ateratzen nau, ze... ba normala den moduan, 3 urte izanda pazientziarik ez du. Denbora guztian Caillou izeneko marrazki bizidun batzuk ikusi nahian dabil, el muy pesado! Y no calla!! ("Caillou nahi det, Caillou nahi det!", etxean, kotxean, kalean, komunean, lotan dagoenean...). Baina, egia esan, gertuko jendearekin egotea ere faltan bota izan det egun hauetan. Atseginagoa izango zan, eta dibertiagarria ere bai. Halere, bakarrik egotera ohitu beharra daukat , ze super abentura honen parte ere bada. Badakit, eta konsziente naiz, baina batzuetan kosta egiten da.

Orain, berriz, etxean bueltan, azken gaua emango det Andersondarrekin. Bai! Gauzak espero bezela badoaz, biyar bertan apartamendu berrira mugituko naiz. Eta gogo bizia det horretarako! Ea behingo batez nere rutina behar bezela bideratu dezakedan! A! eta pixukide berriak izango ditut, 3 hain zuzen ere. Horrek ere pixkat arduratu egiten nau. Ea nolakoak diren!!! Beno, jakin bezain pronto kontatuko dizuet!

No comments: