2007-08-28

klaseko lehenengo eguna...


Gaurko eguna oso garrantzitsua izan da netzako. Ikastolako lehen eguna!!! Egia esan, aitortu beharra daukat pixkat urduri eta guzti nintzala atzokoan, ze.... auskalo zer topatuko nuen bertara iristerakoan gaur. Baina, pentsatzen nuena baino dezente errexagoa izan da azkenean! (thanks whoever!)


Goizean oso goiz esnatu naiz. 6ak inguruan. Ene! Askotan egin beharko det hemendik aurrera. Eta ezagutzen nauzuenek jakingo dezue ez dudala oso gustoko goizegi jeikitzea baina... Beno, ohean buelta batzuk eman ondoren, dutxa, gosari azkarra eta Highlandseko maldan behera abiatu naiz Andersondarrek utzitako bizikletan. Fresko itten zun. Halere, paseo ederra izan det eskola bidekoa, 25 minutu ingurukoa eta bide batez behar bezela esnatzeko balio izan dit. Hori bai, behar nuna baino 5 minutu beranduago iritsi naiz, (yo en mi linea) 7.35etan. Bakarne hantxe zegoen jada. Ey! Kontatu al dizuet aurreko ostiralean Bakarne, beste irakaslea, iritsi zela? kasik bi egun oso eman zituen Boisera iristeko gaixoak, ze Chicagon hegaldia kantzelatu in zioten eta 20 ordu luzez itxaron behar izan zuen gaxoak. Baina iritsi bezain pronto ederki ospatu genun (ardo festa bat zegon Basque Bloc-ean).


Beno, gaurkoakin jarraitzeko.... umeak 8tatik aurrera hasi dira iristen, pixkanaka pixkanaka. Gaur, egia esan gauza handiegirik ez degu egin. Jolastu, ipui batzuk kontatu, jaten eman, marrazki batzuk margotu... azken finen lehenengo eguna zan guztientzat. Hori bai, gehienak oso ondo portatu dira. Pixkanaka ezagutuko dituzue. Batzuk dia mas potxolos!!! Neri Josu izeneko bat mordoa gustatzen zait. 3 edo 4 urte ditu. Begi argi argiak, bizi-bizia, sasoi ederrekoa, pixkat brutote, eta euskeraz oso oso ondo moldatzen da, edo hobe esanda, bizkaitar-amerikarrean, ze... krixton parrak botatzeitut bera entzuten. "Armosue estot yan" esan dit gaur (pa los que no entienden, "ez det gosaldu").


Guztira 15 bat ume izango ditugu bi irakasleen arten (pentsatzen genuna baino gutxiyo), 3 - 6 urte bitarteakoak. Eta, egia esan, ordu mordua eman degu ikastolan sartuta Bakarnek eta biyok, ia deskantsurik gabe 8 ordu. Marak, zuzendariak, atseden luzea hartzeko esan digu azkenen, bera umeak zaintzen geratuko zala, eta ondorioz Bakarne ta biyok kafe luze bat hartzera jun gera inguruko italiano batera.
Ondoren, berriz, ikastolara itzuli gera, baina ume guztiak junak zian jada, eta interneteko hegaldi merkeak beidatzen aritu gea bi Hernaniarrak. Kasik L.A.ra juteko bidaia erosi det, datorren asteburua 3 egunetakoa dala aprobetxatuz (hemen astelehenean festa degu), baina azkenen Eganyitari bixita beste baten egin beharko diot, ze Andersontarrek gonbidatu egin naute McCallen (Idaho) duten apartamentura joateko eta, ezin ezetz esan (batez ere leku horren erreferentzia bikainak pasa dizkidatela kontutan izanda).


A! oraintxe, bloga eguneratzen ai nintzala eguneko sorpresaik polittena izan det ze ne Inyatziok deitu dit!!! Hori bai enuela espero (batez ere EHan goizeko 5t'erdiak kontutan diala izanda). Jo, oaindik 2 aste ez dira pasa Donostia utzi nuenetik baina, eske mentalki hainbeste aldatzen da egoera denbora askorako joan zeala jakiterakuan!! Ikustezue, zuetaz uneoro gogoratzen jarraitzen det, ta hori asteburu honetan momentu bikainak ere izan ditudala! Ostiraleko ardo festa (ea Oinkariak dantza taldearen bideoa zintzilikatu dezakedan ze... gezurra dirudi Boisen nagoela, benetan!). A! eta larunbateko Tour de Fat!!! (bizikletero pilo bat juntatu zian hiriko Julia Davis parkean, horietako asko mozorrotuta, eta hara iristerakoan, garagardo festa karpa batzutan, eta giro bikaina!). Eta igandean, berriz, afari zoragarri bat Lachiondo familiyaren etxin. Ta, joder, ze jardina! Ikeragarri politta. Pentsa, egurrezko yakuzi bat zuten bertan, los muy cabrones!!! Argi dao hiri honetan batzuk kriston dirutza dutela! Baina holako gauzak alde batera utzita, hoberena da hiria gero eta gertukoagoa egiten hasi zaidala. Oaindik asko falta da bertan komodo sentitzeko eta horretaz gozatzeko.... baina..... esperoet une hori ere iritsiko dala!


Ta aurki ohera noa ze gaueko 10ak dira. Joder, en mi puta vida no me he ido tan pronto a la cama!!! Ezta 7 urte nitunean ere!


argazkian nere umetxoetako batzuk. kamixeta txuri-urdin marradunakoa Josu da!

2 comments:

mikel said...

epa andoni.
kriston oroitzapenak ekartzen dizkit zure bloq-a irakurtzeak. inbidi punto bat ere, ez pentsa.
eskuminak eman Bakarneri eta jarrai idazten, zuretzat terapia den bezala, guretzat ere garrantzitsua da zure berri edukitzea eta ongi zaudela irakurtzea.
muxu

bontxu said...

mutiloa!!!!! ze iten dozu zeu boisen!!!! jajajajajajajajaja!!! azpaldien zure barririk ez ta bitu zelan enterau binazen!!!! jajajajajjaja!!! bueno ia hurrungoan nire bloga be barrizten dodan ta nire berri be badekozun... muxu bet ta ondo paseu eh!!! atso EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA izan zoan ta resaca bat dekot!!!!