Gabon people, ala hobe esanda, egunon zuentzat! Hemen gaueko 10.40 minutu dira. Ikastolan nago, baina plazer hutsagatik, ordenagailuan azken berriak idazteagatik. Ea ba.... atzokoan esan nizuen moduan, atzokoa Andersondarren etxean pasa behar nuen azken gaua izan zen, gaur apartamendu berrira aldatu naizelako! Ea ba. Lehenengo inpresioak. Alde onenetatik hasiko naiz:
-Lekua ondo dago: Apartamentuen konplejoa (nolabait adierazteko) oso ondo dago. Kokaleku paregabea, ikastolatik oinez 10 minututara. Hiriko erdialdea ere nahiko eskura, 15 bat minututara, eta bizikletan dezente azkarrago. Nahiko berria da. Hainbat etxe bloke ditu, eta horien artean patio eder bat, voleibolera jolasteko sare eta guzti (beno, neri hori bost ajola, ordea). Horrez gain parke dotore bat ondoan. Logela, berriz, txukuna eta margotu berria. Komuna (biren artean konpartitua) garbia. Terrazita txiki bat degu egongela kanpoan, belar eta guzti, ze lehen solairuan bizi gea (ameriketan, a ras del suelo).
Eta orain, berriz, hain positiboa etzaidana iruditu:
-3 pixukide ditut (sukalde-egongela konpartitzen deu 4ren arten). Horietako 2 ezagutu dittut jada. Batek..... gutxienez 65 urte izango ditu, baina oraindik gehiago dituela dirudi. Tiny (txikia) izena du (goitizena, of course), hori bai, bera ez da batere tiny, edo hobe esanda bere tripa ez da batere tiny, berak esan didan moduan aurkeztu garenean. Portzierto, etxean izan naizen denbora gehiena logela barrun eman du eta, el cabron no paraba de toser!!! ze.... atsegina!!! Bueno, baina hau behintzat nahiko jatorra izan da.
-Beste gizona, hile-gorria, 40 urte inguru (edo paseak). Nahiko itxusia. Sartu denean ni afaltzen nengoen eta eskua eman diot. Aurkezpen formalaren bila, Boisera iritsi berria naizela eta Europarra, Euskalduna naizela esan diot. "a! orduan Espainola" bota dit berak. Earki hasi gea. Ustet ingelesa edo izango dala (azentoagatik diot). Beno, apartamentuan bizitzen zenbat denbora daraman galdeu diot. '9 hilabete'. Eta konturatzerako gelara sartzen ari zen eta... kitto. Beno, ba... ze soziala! Hori bai, etxetik ateratzerakoan berriz ere bere jetoa ikusi det (ni terrazatik atera naiz) eta bera begira eta... ezta agur ere ez. Ay ene!!! eta, 3. a nolakoa izango den, auskalo! Hori bai, bere despertadorea gutxienez ordu batez jo eta jo izan da ne logela berrin trastek antolatzen ai nintzan bittarten. Beno, eta ez dakit 3retako nor, baina 1 behintzat apartamentuetako segurata omen da. Alguien da mas??
Ikustezue, etxean nuen panoramarekin, afaldu eta alde egin det, hona, zuei berri batzuk azaltzera. Keep in touch!!! eta idatzi, plis, asko eskertzen det eta....
Muxu bana eta egun ederra pasa ezazue!!!!
argazkian ne gelako itxura. ez da txarra. baina gogoratu.... itxura, itxura besteik ez da.....
1 comment:
Aupa Andoni! pare bat gauza: inportanteeena ez da norekin bizi zean baizik eta lagunak izatea. nere ustez hortan jarri beharko zenuke indarra. pixukideak jatorrak badira, pos de p madre, baina bestela paso ein beaietaz. ta bigarren gauza, sartu link honetan: http://www.euskalkultura.com/index.php?artiid=6198 boiseko bikote ezkon berri bat da. argazkian Xanti Alcelay agertzen da. ezautzeko aukera badezu, jakin zazu kriston tipoa dala. zure apartamendua ezautzen detela uste det. voleyeko kanpoa hondarrezkoa da ta zuhaitz baten ondoan dao???
muxu potolo bat y ke no dekaiga ese animo!!!
Post a Comment