2007-08-07

atzera kontua hasi da...




Kaixo denei! Abentura berri bati hasiera emateko prest naiz!!!
Azkenean, hementxe det azken aldian hainbeste desio izan dudana!!! Nere pasaportea, EEBBetara joateko bisado eta guzti! Gaur goizean ekarri dit mensajero batek etxera. Seguru ez zuela jakingo zer nolako poza eman diten bera ikusteak! Eta orain nire bidaia martxan jartzeko moduan naizela esan dezaket.


A! Andoni naiz. Eta blog honetara kasualidadez iritsi bazera (alegia, pertsonalki ez banazu ezagutzen), jakin ezazu kriston tipua naizela. (nabari da pozik nagoela, ezta?) Beno, lagunek behintzat hori esaten didate (horretarako dira lagunak, bestela...). Beno, baina orain enaiz hasiko neri buruz hitzegiten, ze.... kasik hobeto pixkanaka ezagutzen banazu. Hori bai, aurreratuko dizut astebete barru (eta orain bai, kasik seguru esan dezaket) abentura berri bati hasiera emateko moduan izango naizela. Horregatik, izenburuan esan dudan moduan, atzera kontua hasi da!!!

Ongi etorriak izan zaitezte nere mundura. Gure mundura!








No comments: