2007-08-22

Hiri berrira ohitu nahian...


Aupa berriz ere!! Euskal Herrian eguraldi nazkagarria egiten duen une honetan, ni Boiseko ikastolan naiz, pixkanaka hemengo gauzetara ohitu nahian. Uff, baina gauza mordoa det itteko, benetan!


Beno, labur labur atzokoak eta ondoren gaurkoak. Atzo goizean oso goiz esnatu nintzen Andersontarren etxeko sotoan dudan ohe handian. Aldaketa guztien ondorio, argi dago. Berriz ere lo hartu eta 7etarako esna nintzen, baina lo mordoa in ostean. Pixkat irakurtzen aritu ostean egongelara igotzeko kuraia nahikoa hartu eta Jennifer eta Coreykin aritu nintzen pixka baten. Mara (gure ikastolako zuzendaria) deitu nuen baina, erantzungailua. Tira, azkenean bizikleta hartu eta hirira jeistea erabaki nuen. Ene, erdialdera jeistea erreza izan zen, baina.... buelta nolakoa izango zen? Turismillo pixkat in nun: kapitolioa, bere bulebarra, eta handik ez oso urruti, The Basque Block. Han Euskal Museoa eta Gernika taberna ikusi nituen, baina goizegi zen eta itxita ziren biak. Beste une baten! Beraz, mapa hartu eta ikastola aldera joan nintzen. Itxita ere, eta han ez zen inor. Rosa Mari deitu nuen baina okupatuta zegoen. Marak ez zidan deitzen. Beraz..... bapatean bakar-bakarrik sentitu nintzen hiri berri baten zer egin ez nekiela. Une zaila! Baina nere buruari esan nion: "take it easy, N-dou-ni!!" eta bizikleta hartu eta buelta lasai bat ematera joan nintzen Boise ibaian zehar.



Bertan ordubete inguru eman nuen irakurtzen eta.... eskerrak Izaskunek deitu zidala!!! Tarte bat zuen, beraz, ikastolan bildu ginen (berak bazuelako nola sartu). Han detaile osoz azaldu zizkidan ikastola barruko xehetasun guztiak!! (mila esker berriz ere, Izaskun, nahiz eta blog hau ez dezun irakurriko!). Eta bide batez atzoko blogeko xehetasunak idatzi ahal izan nizkizuen. Ondoren, 5 terdiak aldera Jennyri deitu nion, etxeruntz nindoala adierazteko. Berriz ere nere kuraia azaleratu zen, eta bizikletan bidea gora egiten saiatuko nintzala esan nion. Esan eta egin. Hori bai, ederki kostata! Hori izardiak bota nituen!!! Eske... auzoa non geratzen den ikusi beharko zenukete!



Beraz, Anderson pamiliyakin afaldu nun eta ondoren etxe inguruko parajeak erakutsi zizkidaten. Egia esan, lekuak badu bere xarma! Lehorra da, horia, baina menditxo baten dago eta lasaitasuna ikaragarria da. Ondoren, berriz, email batzuk idatzi, eta konturatzerako loak amorratzen nengoenez, 10. 30ak inguruan oheratu nintzen. Ene! Hori ez det nik nere bizitza osoan egin!!!



Gaur, berriz, goiz xamar esnatu naiz eta atzokoan izan nuen erdi tristura alde batera utzita. Ti-ta gosaldu eta Mara etorri da Andersontarren etxera nere bila. Ikusi dudan lehen aldia! Nola deskribatu bera? Ederra da, aurpegi alaia du, nahiko gaztea (nik 35 urte inguru botatzeizkiot. Agian batenbat geyo?) eta jatorra dirudi. 3 seme alaba ditu. Iaz banandu egin zan. Eta, telefonoz izan duen elkarrizketa baten entzun ahal izan dudanez, aurreko astean norbait interesgarria ezagutu du Californian (hori da cotilleo puro y duro!). Ikastolatik pasatu ostean, nere papeleoa bideratzen hasi gera, eta horretan eman dugu ia egun osoa, alde batetik bestera kotxean. Azkenean, seguridade sozialeko zenbakiarena, bideratuta! (2-3 aste barru jasoko omen det). ID, ba, aurreko zenbakia izan arte ezingo det atera. Eta, garrantzitsuena, alojamenduarena bideratuta degu jada. Nonbait, apartamendu konpartitu baten izango naiz. 4 pertsona guztira (mutilak denak). Sukalde-egongela eta komun handia, denen lekua. Propioa, berriz, logela eta komun txiki bat. Ikusi beharko nola doan dena, baina dirudienez horietako bi mutil ni baino zaharragoak dira eta bestea, gazteagoa. Guztira 325 $ (gasto guztiak barne), eta ikastolatik oso gertu. Dena ondo badoa, irailaren 4an sartuko naiz eta 10 hilabete emango ditut bertan.



Beno, eta zer geyo? orain Oinkariak dantza taldearen ensaio bat ikustera noa Euskal Etxera. Gaur taldeko neska bat ezagutu det eta... ba horixe,.... ikusi beharko zer topatzen deten han!! Egia esan, ikusteko irrikitan naiz!



Banoa, beraz....



Hurrenarte!!!


2 comments:

Unknown said...

Nola hainbeste idatz dezakezu? Baina ez utzi egiteari, ona da!

Unknown said...

Apa N-dou-ni!!! Iada jakingo dezu Oinkari dantza taldekoak oso jatorrak dirala... nik zaharrak ezautzen ditut (Jude, John, Sean,...) ze uste det orain jende oso gaztea dagola. Ahal bazu eskuminak eman añorgako txistulari gaztean partez.

portzierto, zure bloga asko gustatzen ai zait. Animo y que no dekaiga!!!! Boise ez da donosti bezain ederra baina ondo pasako dezu. eta oñati tabernan haragi oso ona ematen dute!!!

ondo segi ta muxu potolo potolo bat donostiatik.

PD: kriston euri jasa dao hemen.