2007-08-15

Montrealetik...


Euskal Herritik kanpo idazten dudan lehendabiziko aldia!


Nondik hasi? Gauza asko kontatu nitzake azken ordu hauei buruz. Garrantzitsuena, hementxe naiz, Montrealen eta gainera oso pozik. Hori bai, ez dut pixu gehiegirik ekarri. Azalduko dizuet.


Bidaia ondo hasi zen. Goizeko 7ak konturatu gabe iritsi ziren. Are geyo, azken uneko urduritasunak efektua izan zuen nigan, gauza guztiak behar bezala egin gabe aldegin nuela pentsatu bainuen. Berriz ere agurrak, kasu honetan San Blaseko familia: Itzi eta Seba erdi lo (logikoa) . Horacio, oraindik oheratu gabe (logikoa ere bere kasuan). Eta Ibon, espreski jeikita ni behar bezela agurtzeko. Eskertzen da!! Ay, faltan zaituztet jada!! Oihane nere bila etorri zan puntual puntual (ez nuen gutxiago espero, Oyi!) eta hortxe joan ginen aeroportura, bezperakoak elkarri kontatzen. Berriz ere agurra. Joder, ze zaila egiten da batzuetan! Eta hor bai, abentura hasia zela konturatu nintzen. Egia esan, denbora nahikoa izan det mentalizatzeko, zeren duela bi hilabete hartu nuen Boisera joateko erabakia, baina, hala ere kosta egiten da aldaketa datorrela buruan sartzea (neri behintzat ikeragarri kostatzen zait). Eta konturatzerako Madrileko bidean nintzen, sentsazio berezi batekin: agur, orain arte bizi eta ezagututako guztiari! Gabonetan itzuliko naiz.


Madrilen dena espero moduan. 3 ordu t,erdi nituen baina, nahiko motz egin zitzaidan tarte hori. (agian telefonoari itsatsita pasatu nituelako minutu gehienak). Eta konturatzerako berriz ere hegazkinan sartuta! Hori bai, oraingoan bidaia luzeago bat aurretik: Madrid- Philadelphia. Hainbat kontu aipatu nitzake hegaldiari buruz: azafatoek, ni papas de espanyol (màs americanos que una hamburger!), batzuk oso bereziak gainera. Komentario bat aipatuko, gustatu zitzaidalako. Bazkal ordua. Nere aldamenean 50 urte pasatxoko emakume bat. Gure aurrean, berriz, 50 urteko inguruko azafata bat, umore handikoa. Aukeran chicken or pasta. Aldameneko emakumeak ez daki zer aukeratu. Azafatari galdetu dio zer den hobea. Azken honen erantzuna: it`s just flight food! Gustatu zait.


Beno, eta harira joango naiz, zeren dagoeneko zuetako batenbat erdi lo izango da (ya veo las sonrisillas en cara de màs de uno. Bai, zuek Hernaniko piezak!!) Eta beraz beste azafata eder baina erdi trabeloari buruzko pentsaerak ez dizkizuet azalduko ( hori bai, que estrès con water, coffee or tea? ez dakit zenbat aldiz errepikatzen zuen esaldi bera minutu baten!). En fin, hegaldia nahiko ondo, ze lo pasa nuen ia denbora guztia (ez da harritzekoa, bezperan lorik ez nuela egin kontutan izanda). Eta hortxe iritsi nintzen Philadelphiara. Eta hortxe hasi ziren nere buruhausteak. Berez, bi ordu nituen dena egiteko. Nahikoa. Inmigration. Kola luzea. Aldamenean Bilbotik datorren gizon bat, eta hortxe biok hizketan, gure turnoa itxaroten dugun bitartean. Ay! eta nonbait kola txarrean jarri ginen, ze agente heldu eta umoretsu bat erdi bekadun pipiolillo bati azalpen guztiak ematen ari zen eta horrek prozesu guztia mantxotzen zuen. Kuriosoa: nire txanda iristerakoan, agenteak esaten dit nere bisado mota (Q1) ez duela inoiz ikusi lanean daramatzan 9 urtetan. Nonbait Disneyn lana egiten duen jendeari ematen diote. Uy! zer topatuko det Boisen? zertaz mozorrotu beharko det lanerako?
Beno, azkenean dena ondo, baina kasi ordubete joan zait. Maleta jaso behar det. Itxaroten ordu laurden gehiago. Ez da agertzen. Maletak bukatu dira. Joder, earki hasi gea. Eta orain zer? Montrealera iristerakoan Luggage Claim dion stanera joateko aipatzen didate. Eta hobe det mugitzea, bestela konexioa galduko det. Eta, berriz ere segurtasunetik pasatu behar det. Kola luzea. 35 minutu bakarrik nere hegaldia ateratzeko, eta terminalez aldatu behar det. Benetan urduritzen hasten naiz. Azkenean erdi kolatu egiten naiz. (nere aurpegia ikusita, ez da harritzekoa jendeak utzi izana). Zapatak kendu, pasa detektorea, jarri zapatak, hartu poltsak. Eta ni ya korrika aeroportuan. Ya me veo completamente colgado en Philadelphia eta maletarik gabe. Eztarrian urduritasun gustu mikatza. Eta autobus batean sartzen naiz, F terminalera dihoana. Eskerrak 5 minutuko kontua dela. Berriz ere korrika nere atera. Eskerrak, azken abixua ematen ari direnean iritsi naiz, hegaldia ateratzeko 20 minutu eskas falta direnean. Une batez, las he pasado putas. Ia negarrez eta guzti. Baina, behintzat Montrealera doan hegaldia hartu det.


Eta hurrengoa ya lasaiago doa. Ordubete luze baten Philadelphia- Montreal egin degu (eta nik buruan hori Donostia-Bilbo Pesan egitea dela). Badaezbada maleten zintan pazientzia osoz bilatu det nerea, baina ez da agertzen, of course! Luggage Claimen maletaren istorioa kontatu diet eta lasai egoteko esaten didate, bidaliko didatela. (ikusi beharko Montrealen egiten ditudan egunetan iristen den. Espero baietz, bestela...). Eta ya behin kanpoan, Mixel nere zain!!! hau poza, eta hau lasaitasuna!!!


Eta horixe. Bere etxera etorri gera autoz. Han Xarlestxo zain (Mixelen mutila). Ederki afaldu, ederki edan eta tertulia ederra. Etxe honetako duela 3 urteko oroitzapen mordua etorri zait burura (hemen izan nintzanekuak, klaro). Eta konturatzerako lotan nago. Lasai, kontent.


Gaur, berriz, goiz esnatu naiz (jo, tia, esto del jet-lag es lo màs!). Mixel eta Xarles lanean dira, eta ni, hementxe nabil zuei idazten. Ondo nago. Pozik nago. Eta aurki, kalera, Montreal bixitatzera!
Argazkian, atzoko uneetako bat. Ibon, Horacio eta ni San Blasen. Egun bakarra joan da eta dagoeneko urruti geratzen zait!

No comments: