2007-08-20

Boisen!!!


Aurreko bi hilabeteetan bidai hau behar bezala prestatzen aritu ostean, azkenean nere helmugara iritsi naizela esan dezaket! Boisen naiz!!!


Nondik hasi.... berriz ere hainbeste gauza daukat kontatzeko.... (oraindik garaiz zaudete bloga ixteko. Gero beranduegi izango da!) A bai, nere urtebetetze egunean utzi zintuztedan, Xarlesek prestatutako afari zo-ra-ga-rri horren aurrean, (aspaldian etxe baten jan dudan goxoena!). Gainera, orain web cam bat daukat!!! (Mixel, Xarles, merci, mila merci nerekin hain ondo portatu izanagatik eta nere egunean etxetik urrun izan arren, etxean bezela sentiarazteagatik)


Beno, labur labur. Larunbata, Montrealen emandako azken eguna. Goiza etxean, lasai, gosaltzen eta bide batez gai existentzialez hizketaldi sakon batean barneratuta Mixel eta biok (ta Charles ere bai tarte batzuetan). Dios, ze zaila da horrelakoak frantsesez ulertzea, eta are geyo hizkuntza horretan aritzea! Beno, eta ondoren Montrealeko lekurik polittenetakora joan ginen bizikletaz Mixeltxo ta biyok, Canal de la Chinera. Hitz gutxitan esateko, portu zaharretik oso gertu geratzen den canal bat da. Leku super lasaia, belar pillo batekin, eta aldi berean hiri erditik oso gertu geratzen da. Horregatik bista zoragarria da! Paraje lasaia eta atzean Montrealeko dorrerik altuenak. Gero etxera buelta (azoka batetik pasatu ostean) eta bide batez, nere esker ona eman nahiean afaria prestatu nien Mixel eta Xarlesi: Patata tortilla. Ay, baina ez zitzaidan oso ona atera, beraiek kontrakoa esan arren (hurrengoan fijo! eta kroketak ere bai zuentzako!!). Beno, baina azken gaua zen Montrealen, beraz, kalerako prestatu ginen. Lehenengo, Mark agurtzera joan ginen bere etxera eta ondoren, berriz, nere belgikako lagunarekin, Alexekin pote bat hartu genuen. Ay, baina berandu xamar zan eta nik oso goiz jeiki behar nun, atzo goizeko 7etarako aeroportuan izan behar bainuen. Beraz etxera itzuli, maletan traste guztik sartu eta lo pixka bat (3 ordutxo, besterik ez).



Igandea. 0 eguna. Boisera noa! Super lokartuta jeiki, dutxatu, zerbait hartu eta banoa! Xarles agurtu det. Mixelek aeroportura narama. Pentsatzen genuena baino pittin bat beranduago iritsi gera. 7.15. Bileteak hartu ditut. Ordu eta laurden oraindik ere (berez soberan). Baina inmigraziotik pasatu behar naiz eta gero aduanatik. Eta hor hasten dira nere buruhausteak berriz ere!!! (aeroportuak, a ze mundua!). Kriston kola inmigrazioan! Baina kriston kola da..... ordubete ematen dudala, benetan! Ni hiper-super urduri. Bertakoei denbora guztian galdetzen ea zer demontre egin dezakedan. Beraiek, lasai egoteko, denak berandu dabiltzala! eta ni, con todo mi morro, kolatzeko asmoz, ze bestela ya me veo, hegazkina galduta eta ordu mordua ematen Montrealeko aeroportun! Azkenen ez naiz kolatzen. Logureak kolpe batez aldegin du eta bere ordez, dagoeneko hain ezezaguna egiten ez zaidan eztarriko gusto mikatza datorkit. Pa kolmo, inmigrazioko tipoa mongolo bat da! Hasiera, en plan borde: "You're not goin to Boise" dio. Nik, baietz, bisadoa dudala eta dena behar bezela. Beste txartel puta bat betearazten dit, denbora galduz, noski. Baina, bapatean jarrera aldatzen du, eta azkenen se hace el majo y todo, esanez Boise oso hiri politta dala (que hijo de puta!!!). 8.15. Duela 5 minutu enbarkatu behar nuen. Maleta a toda hostia hartu, beharrezko zintan utzi eta aduanara. Berriz ere kriston kola! Me muero!!! Hango emakume bati esateiot nere egoera zein dan. Eta, ez dakit nere pasatu aurpegia dan ala pena ematen diodan ala zer, baina, por suerte, kasu honetan aingeru bat tokatu zait!! Berak lasai egoteko dio, hegazkinekoei walkie-talkietik abixatzeie eta gainera azkenean kolatu egiten nau metaletako detektoretik azkar azkar pasatutzeko! Azkenean 8.27tan iristen naiz enbarke-atera eta bertakoak nere zain! Eskerrak ematen ditut!!! Hegazkinan sartu eta .... ezin det sinistu!!! Joder, ze tensioa! Beno, baina flipatuzazue, ze enaiz azkena! nere ondoren beste 3 edo 4 pertsona iristeia!!! Ta, pa kolmo,.... abioia ordu bete berandu ateratzen da!!!!!!!!!!!!! No me lo puedo de creer!!!!!!!!!




Hurrengo geltokia Chicago. Pentsatzen nuena baino ordubete gutxiago det, beraz, ordu bat!!! Ya me veo corriendo de nuevo por todo el aeropuerto, saltando aduanas como si fuera una carrera de 100 metros vallas. Eta, hori dela eta.... hegazkinetik ateratzerakoan lehendabiziko jarri naiz. Baina..... sorpresa!!!!! Atera naiz, con cara de velocidad ,eta hegaldien pantallan begiratzerakoan konturatzen naiz nere enbarke-atea 15 metrotara dudala eta ez dudala ezer berezirik egin behar! No me lo puedo creer!! Pentsa, bokata bat jateko denbora soberan det! Bitartean konturatzen naiz hegaldi pilo bat atzeratzen eta kantzelatzen ari direla eguraldi txarra dala eta. Si ya me veo, ez bada gauza bat, bestea izango. Gure hegaldiak atzerapen txikia izango du, baina aterako da. Eskerrak. Hegazkinan sartu eta lasai exertzen naiz. Erdi lo denbora pixkat ematen det eta... hor ez da ezer ez mugitzen. Azkenean.... bi ordu beranduago ateratzen gera Chicagotik, ez dakit ze arrazoi dela eta! Neri ya, bost ajola, ze behintzat banoa Boisera!



Hegaldia lo egin nahian ematen det. Azkenean, berriz, azken 2 urte hauetako Eurovisioneko kanturik gogokoenak entzuten ematen det denbora, nere buru nekatua animatu nahian. (No no neeever.... no no neeever!!!!!!!!!!! eta horrelakoak. Para novatos, Alemania 2006. Country abestia. Si ya me veo, cantandola en un caraoke de Boise vestido con botas y gorra de cow-boy!!) Eta, konturatzerako, 20 minutu eskas Boiserako! Leihotik begiratzen det. Nola deskribatu paisaia? (ze pena enuela argazkirik atera). Mendi pilo bat, baina, super arraroak, mendi formarik gabe eta bulto arraroz josiak. Eta itxura hiper-desertikoa. Baina kolore hori ez det inoiz ikusi paisaietan. Marroi-okre eta hori baten nahasketa bitxia eta kasi beldurgarria. Ilargian ikusten naiz une batez. Ez, Idaho da! Baina bapatean ibai batek desertu hori erdibitzen du! eta mendiko karretera bat ere ikusten det. Kotxe bat. Eta aurrerago, berriz, ibaia zabaldu egiten da. Presa bat. Eta kotxe gehiago. Salbatu naiz, ez nago ezerezaren erdian. Eta bapatean mendi horiek bukatu egiten dira eta lautada bat. Eta etxeak. Eta lurra gero eta gertuago. Konturatzerako lurreratzen ari gara. Boisera iritsi naiz! Sentsazio oso arraroa det. Hemen bizitzen emango det nere bizitzako urte osoa?


Trasteak hartu. Banoa hegazkinetik kanpora. Konturatzerako Izaskun aurrean det! (Izaskun= aurreko urteko irakaslea, aurrerantzean bertako unibertsitatean lanean izango dena). Aze poza! eta berarekin Rosa Mari eta Josu. Rosa Mari hemen jaiotako emakume bat da, eta euskera primeran hitzegiten du, baina hori bai, bizkaiko eta yankeelandiako ahoskerak nahastuta. Kasi me meo!! Eta Josu bere ume txikia da, ikastolan izango dan horietakoa. Beno, maleta bila noa.... eta ez da agertzen!!! joder, ezin det sinistu!! Ya... me da igual!! Izaskun eta biok bere kotxean sartu eta.... egun hautan egongo naizen familiaren etxera goaz. Hiriaren erdialdea zeharkatu degu. Capitol boulevard. Ustet aurrerantzean askotan pasatuko naizela bertatik. Eta amerikar etxe tipikoak ditun kale batetik pasatzen gea. Eta bapatean... bidean gora! Nere familiaren etxea urruti geatzen da!!! Azkenean, pixkat kostatuta baina topatu degu lekua!!!



Etxeko emakumearen izena Jennifer Anderson da (vamos, que casi como la Jennifer Aniston de Friends!). Ume txiki bat du. Corey. 3 urte egin ditu bezperan. Ikastolara hasiko da astebete barru. Etxea, handia, eta oraindik obretan, zeren beraiek ari dira konpontzen pixkanaka pixkanaka. Geroago senarra dator. Ray. Amerikar tipikoaren itxura dauka. Afari ederra degu eta tertulia entretenituan pasatzen degu atsaldea senar-emazteek, aitonak, ume txikiak, etxean dauden 3 txakurrek, Izaskunek eta 3rok. Izaskun badoa, aitona eta bere txakurra ere bai. Eta ni hortxe geratzen naiz leihotik begira. Bereziena. Euria egin du. Gutxienez duela hilabete etzuela egiten. Badirudi nik ekarri dudala Euskalherritik. Azkenean beheko pixura noa, bertan baitako nere logela. Eta arraro sentitzen naiz. Azken finean Boisen naiz. Bi hilabete daramatzat hau guztia bideratzen. Eta.... oraindik guztia prozesatzen ari naiz!



Benetan nekatuta nagoenez, 10etarako erdi lo nago. Beno.... ondo etorriko zait hemengo ordutegietara ohitutzea!



Gaurkoak.... beste egun baten,.... ze dagoeneko mordoa idatzi det!!!! Baina aurreratuko dizuet une honetan ikastolan nagoela, bakar bakarrik, eta nahiko bitxia egiten zaidala guztia.


No comments: