ZORIOOONAK NERIII
ZORIOOONAK NERIII
ZORIONAK ANTONIOO
ZORIOOONAK NERII!!!!
Ikustezue, dagoneko 31 urte ditut!! ene! txikitan uste nuen adin honetara iritsita..... ezkondua izango nintzela, seme-alabak agian, eta seguru seguru, bizitza oso formalizatua eta egonkorra. Ba.... pozten naiz hala ez izateaz!!! Ondo sentitzen naiz, gazte, bizi eta pozik gainera. Hori bai, faltan botatzen zaituztet Atlantikoaren beste aldetik!!!
Lehendabiziko gauza, mila mila mila esker bidali dizkidazuen mezu, email, sms eta horiek guztiagatik. Asko, asko eskertu dittut!!!!!!
Eta azken ordukoak motz motz kontatzearren:
Atzo maleta jaso nuen!
Belgikako aspaldiko lagun bat ikusteko aukera izan nuen, Alex. Asko asko poztu nintzen! eta tertulia ederra izan genuen. eta de paso Eurovisioneko kantu mordoa entzun genituen!!!
Gaur berriz, egun ederra! Lasaia, eta oso atsegina!! Goizean, jeiki berritan, Inakirekin hitzegin det!! (ez dakizue zenbat poztu nauen deiak!). Ondoren gosaldu, amakin hitzegin (kriston gogua nuen ere!) eta bazkaltzera joan gera Mixel, Mark eta hirurok begetariano batera. Goxua! ondoren etxera bueltatu, siestita (como Dios geratu naiz), eta bueltatxo Montrealeko Mont Royaletik. Hau da hiriko parke handi bat, goikaldean geratzen dena, eta bertatik bista zoragarria da! (Horren erakusle, argazkia. Mixel eta biok). Gero beste bueltita hiri erdikaldetik ta orain afaltzeko prest gera Mixel, Xarles eta hirurok beraien etxean. Gainera Xarlesek egongela pixkat dekoratu du urtebetetzea ospatzeko eta ..... asko asko poztu nau horrek! Azken finean, aurten urtebetetzea ohizkoa dudan beste modu batera ospatu det, bai, baina oso egun polita izaten ari naiz, eta hori da inportanteena, ezta?
Muxu handi bana! Gaurkoan batez ere! Faltan botatzen zaituztet!!!
Bueno, eta orain utzi egingo zaituztet ze... aurki sabela betetzeko ordua iritsiko zaigu!
1 comment:
Nuuuuuuuun hago?
Boisera iritsi al zara?
Jakin dut laguntza pixkat izan duzula aeroportuan lan egiten duen emakume batengandik garaiz "douane"ak pasatzeko... ouf, ze ondo, jeje! Oso kezkatua nintzen...
Bueno, ondo iritsi Boisera ta laster artio!
Mixel
Post a Comment