2007-08-14

last call



Ai ene! Nola azaldu hitzez une honetan sentitzen detena!!!





Bi ordu barru Oihane nere bila dator eta berak Honyarbiko aeroportura eramango nau. Iritsi da eguna!! Banoa Boisera! (Beno, hobe esanda, gauzak espero bezela badoaz, gaur gauean Montrealen izango naiz Mixel bixitatzen). Ezin det sinistu!!! Alde batetik poz handia det eta irrika handiagoa oraindik ere datorrenarekin. Bestalde, etxekoak, lagunak, Iñaki, Donostia eta azken 30 urte hauetan inguratu izan nauen guztiari agur esatea.... ba arraroa suertatzen da benetan, eta pena handia ematen ditela ere atortu beharra daukat. Izan ere, azken hilabete hauek oso onak izan dira orokorrean eta... nolabait etapa hori isten ari naizela iruditzen zait. Seguru etxetik kanpo denbora asko pasa izandu dezuenok sentimendu hori ederki ezagutuko dezuela!


Tira, espero dezagun ondoren etorriko dana ere aurrekoa bezain ona izatea!


Aizue, zuetako askotaz aurrez-aurre despeditzeko aukera izan det, baina denengana iristea ezinezkoa izan zait. Barkatu iezadazue! Hala ere, zalantzarik etzazue izan, zuetako beste asko ere gogoan zaituztedalako. Are geyo, idatziko dizuet emailen bat, I promise!!!


Beno, utziko zaituztet. Ea nondik idazten dizuedan hurrengo emaila! Hori bai ezberdina izango dala!! Eta orain banoa, zeren... oraindik maleta bukatu gabe dudala esaten badizuet? Bai, halakoxea naiz!


Muxu handi bana eta laister arte, artistas!!!


A! hementxe doa azken egunetako irudirik maitagarrienetako 1: abuztuak 11, familiako bazkaria aman etxen. Haitz terremoto eta Xabat terrazako piszinan ederki pasatzen. Ingurukoek bustita bukatu genun, baina poz-pozik.

1 comment:

iñatzio said...

Boisera zoaz!
Azkenean iritsi da eguna... Daoegoneko egazkinean egongo zara, gero eta hurrunago... Eta gu hemen... Faltan botako zattut!!!! Izugarri!! Muxu 1 ttiki!